Arratsalde honetan txaranga zirkuitua antolatu du Orioko Udalak beste urte batez, "larunbat arratsalde eta eguerdiak girotzeko". Martxoko eta apirileko larunbatetan eskainiko dituzte saioak, Abeslari kaletik Ibai Ondora arteko kaleak alaitzeko. Zirkuituaren barruan, Gipuzkoako beste herri batzuetako taldeak etorriko dira Oriora, hala nola Lezoko eta Errenteriako txarangak.
Txaranga bi orduz ariko da kalez kale, eta hau izango da ibilbidea: Abeslari kaletik irtengo dira, eta Herriko Plazara egingo dute bidea; handik Aritzaga kalerantz joango dira, eta Ibai Ondon bukatuko dute. Martxoaren 22an eta 29an, 18:30etik 20:30era bitartean ibiliko dira, eta apirilaren 12ko azken saioa, berriz, eguerdian egingo dute, 12:30etik 14:30era bitartean.
Egutegia:
- Martxoak 22: Pasai Txaranga (Lezo).
- Martxoak 29: Deiadar txaranga (Errenteria).
- Apirilak 12: Kitadelpare (Lezo).