Martxoaren 15ean, larunbatarekin, hasiko da TAO sistemako denboraldi ertaina, eta ibilgailua herrian erroldatuta duten herritarrek dagoeneko etxean jaso dute Aparkatzeko Udal Txartel berria.
Zirkulazio zerga helbideratuta ez dutenek, aldiz, udaletxetik pasatu beharko dute Aparkatzeko Udal Txartela jasotzera, behin zirkulazio zerga ordainduta. Udalak gogorarazi nahi die herritarrei nahitaezkoa dela aurtengo txartela autoan itsatsita eramatea.