Ia 200 lagun elkartu dira erretiratuen eguneko bazkarian

Onintza Lete Arrieta

Orioko erretiratuek atzo ospatu zuten Jubilatuen eta Pentsiodunen Eguna. Aurrena meza izan zen parrokian, eta ondoren, bazkaria Aginagako Errasti sagardotegian.

Zaharren Babeslekua Orioko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, atzo ospatu zuten Orioko Jubilatuen eta Pentsiodunen Eguna. Egitaraua ohikoa izan zen: aurrena meza, eguerdian, Bariko San Nikolas parrokian. Ondoren, bazkaria, Aginagako Errasti sagardotegian.

Ia 200 lagun bildu ziren bazkaritan; 186, elkarteak zehaztu duenez.

(Argazkiak: Zaharren Babeslekua)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide