Orioko Futbol Taldeak bufandak atera zituen orain egun batzuk, herriko zaleek futbol taldeak animatzeko osagarri hori eduki zezaten. Berehala agortu ziren aurreneko aleak, eta horregatik, gehiago aterako zituela iragarri zuen.
Bada, bufanda berriak gaur, asteazkena, eta ostiralean banatuko dituzte, eta horiek jasotzeko Mendibeltz futbol zelaira joan beharko da arratsalde partean, 17:30etik 19:30era bitartean.