Gaztelekuko haurrentzako filosofia saiorako izena emateko epea gaur amaituko da

Julene Sorarrain 2025ko mar. 14a, 09:00

Jakinmin elkarteak eta Txurrumuski aisialdi taldeak antolatu dute egitasmoa. LH5 eta LH6 mailetako gaztetxoentzat izango da, eta hilean behin eskainiko dituzte. Bihar, larunbata, izango da aurrenekoa.

Jakinmin elkarteak eta Txurrumuski aisialdi taldeak, Orioko Udalarekin elkarlanean, LH5 eta LH6 mailetako haurrei zuzendutako filosofia-saioak antolatu dituzte. Ordu eta erdiko saioak izango dira eta hilean behin antolatzeko asmoa dute. Lehenengo saioa larunbat honetan izango da, 17:00etan hasita, Gaztelekuan. Saioa doakoa izango da, eta parte hartzeko galdetegi hau bete beharko da. Izena emateko epea gaur amaituko da.

Saioa Jakinmin praktika filosofikoen elkarteko kide batek bideratuko du. Antolatzaileek jakinarazi dute haurrek, txikitatik, galderak egiten dizkietela helduei eta beren buruari "hainbat gai liluragarriren inguruan": "Normalean, ez dute bidea bukatutzat ematen jasotako lehen erantzunarekin, eta denbora luzez ibiltzen dituzte galdera horiek bueltaka. Jaiotzez dira filosofo". Egitasmoa haurrek bizi dituzten egoera hauek kudeatzeko antolatu dituzte. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide