Atzo jokatu zuten Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariek Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XXIII. Ligako jardunaldia.
Guztira 34 ontzi uretaratu behar zituen klubak, baina eguraldi txarra zela-eta, jubenilak eta absolutuak jokatu gabe gelditu ziren. Hortaz, 24 ontzi atera zituzten azkenean, eta era guztietako emaitzak lortu zituzten. Lehenengo postua 4 ontzik eskuratu zuten; bigarren postua, aldiz, bost ontzik eskuratu zuten; hirugarren postuan ere bost ontzi geratu ziren; laugarren postuan, berriz, bi ontzi bakarrik; eta azkenik, bestela postuak eskuratu dituzte zortzi ontzik.