Askotariko emaitzak lortu dituzte Orioko ontziek Aulki Mugikorreko Norgehiagokan

Julene Sorarrain 2025ko mar. 31a, 10:12

Orioko ontzi bat Gipuzkoako Aulki mugikorrean, Legution. (JJ.Portos/Santiagotarrak AE)

Atzo jokatu zuten Aulki Mugikorreko Norgehiagoka Legutioko (Araba) urtegian. Bertan izan ziren kadete, infantil, jubenil, absolutu eta beterano mailako arraunlariak, eta era guztietako emaitzak lortu zituzten.

Atzo jokatu zuten Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariek Aulki Mugikorreko Norgehiagoka Legutioko (Araba) urtegian.

Guztira 26 ontzi eta 70 arraunlari uretaratu behar zituen klubak, eta era guztietako emaitzak lortu zituzten. Lehenengo postua 4 ontzik eskuratu zuten; bigarren postua, aldiz, bost ontzik eskuratu zuten; hirugarren postuan ere bost ontzi geratu ziren; eta azkenik, bestelako postuak eskuratu zituzten hamabi ontzik. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide