Badok 13ko arraunlariek iazko garaipena berretsi dute Alakranan

Julene Sorarrain

Badok 13 taldea Bermeon jokatutako II. Alakrana erronkan. (utzitakoa)

Bermeo eta Mundaka (Bizkaia) artean jokatzen den II. Alakrana erronkan hartu zuen parte talde oriotarrak pasa den larunbatean, eta lehenengo postua eskuratu zuen, atzetik Mundakako eta Bilboko taldeak sailkatuz.

Pasa den larunbatean izan ziren Badok 13 beteranoen taldeko arraunlariak Bermeo eta Mundaka artean (Bizkaia) jokatzen den II. Alakrana erronkan. A eta B ontziak uretaratu zituen talde oriotarrak, eta iazko garaipena berrestea lortu zuten, bandera etxera ekarriz. Gentzane Allende oriotarra izan zen A ontziko eskifaian, eta B ontzian, berriz, Amaia Aramendi. 18:15,87 denborarekin lortu zuten garaipena oriotarrek, atzetik Mundakako eta Bilboko taldeak sailkatuz.

Badok 13 taldeko arraunlariak pozik banderarekin. (utzitakoa)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide