Zapi moreak soinean zituztela aritu ziren kantuan atzo Zimitorioan Salatxo abesbatzako kide asko. Ez alferrik, emanaldiaren zati bat Martxoaren 8ari eskainitakoa izan zen, bezperan ospatu zen Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Hala, errepertorioan Juncal Guerreroren, Idoia Azurmendi zenaren –Salatxo abesbatzako zuzendari izandakoa–, Maite Arroitajauregiren eta Arantzazu Kalejaren abestiak kantatu zituzten, baita Norvegiako abesti bat ere, hango emakumeek arrantzaleei abesten zietena.
Igor Arroyoren zuzendaritzapean, kontzertua 13:30ean hasi zen elizako zimitorioan, eta aurreneko partean Benito Lertxundiren zenbait abesti ere eskaini zituen koruak.
(Bideoa eta argazkia: utzitakoak)