Haurraren loaren inguruko hitzaldia emango dute gaur Haurreskolan

Julene Sorarrain 2025ko mar. 6a, 09:00

Nahia Alkorta. (utzitakoa)

Haurren garapenean eta loan aditua den Nahia Alkortak gidatuko du saioa. Hitzaldia herritar guztiei irekia da, eta interesa duten guztiek hartu dezakete parte.

Haurreskolako guraso batzordearen ekimenez, haurraren loaren inguruko hitzaldia eskainiko dute gaur arratsaldean, 17:00etan hasita, Nahia Alkortaren eskutik.

Haurren garapenean eta loan aditua da Alkorta, eta udalaren laguntzarekin antolatutako saio honetan, gurasoei informazio erabilgarria ematea izango du helburu. Hitzaldia herritar guztiei irekia da, eta interesa duten guztiek hartu dezakete parte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide