Martxoaren 8aren harira egitarau oparoa prestatu dute udalak, ikastetxeek, Saregilek eta mugimendu feministak

Julene Sorarrain 2025ko mar. 3a, 10:30

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte Martxoaren 8aren bezperatik hasita. Ikastetxeek ostiralean egingo dute mobilizazioa, larunbatean manifestazioa eta bazkaria egongo dira, eta hurrengo astetik aurrera tailer, mahai inguru eta dokumental emanaldiak.

Larunbat honetan da Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta egitarau bateratua jakinarazi berri dute Orioko Udalak, Orioko Mugimendu Feministak, Saregile emakumeen etxeak eta herriko ikastetxeek. 

Ostiralean, Martxoaren 8aren bezperan, hasiko dira ekintzak, eta hurrengo asteean ere jarraipena izango dute.

Honakoa da egitaraua:

  • Martxoak 7, ostirala: 11:30ean, Bikamiotatik plazara mobilizazioa egingo dute Zaragueta herri eskolako eta Orioko herri ikastolako kideek. Antolatzaileak: Hezkidetza Mahaia eta neska gazte feministak.
  • Martxoak 8, larunbata: 12:00etan, plazatik abiatuta, manifestazio zaratatsua Faxismoaren kontra ausardia eta aliantza feministak! lelopean. 14:00etan, plazan, bazkari autogestionatua. Euria bada, Saregilen. Orioko Mugimendu Feministak antolatuta.
  • Martxoak 12, asteazkena: 17:30ean, Saregilen, Zahartzaro berriak tailerraren azken saioa, Yolanda Arrietarekin. Orioko Zaintza Mahaiak antolatuta.
  • Martxoak 21, ostirala: 18:30ean, Saregilen, Emakumea surflari dokumentalaren emanaldia eta solasaldia egileekin. Orioko Mugimendu Feministak antolatuta.
  • Martxoak 31, astelehena: 17:30ean, Saregilen, Zaintzaren iruditeriak euskal literaturan mahai ingurua, Uxue Alberdi eta Iratxe Retolazarekin. Orioko Zaintza Mahaiak antolatuta. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide