Danbolin eskolako ikasleek hainbat emanaldi eskainiko dituzte martxoan

Julene Sorarrain 2025ko mar. 5a, 08:00

Danbolin eskolako ikasleen kontzertu bat Orion. (artxiboko irudia)

Guztira hamahiru saio izango dira, arratsaldez, Kultur Etxean, eta bertan 4 eta 7 urte bitarteko gaztetxoek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute. Lehenengo saioa hilaren 11ean, asteartearekin, eskainiko dute klarineteko ikasleek. 

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek hainbat emanaldi eskainiko dituzte hilabete honetan, bigarren hiruhilekoari amaiera emateko. Guztira hamahiru saio izango dira, arratsaldez, Kultur Etxean, eta bertan 4 eta 7 urte bitarteko gaztetxoek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute oholtza gainean. 

Musika eta mugimendua lantzen duten 4, 5 eta 6 urteko haurrek orain arte ikasitakoa erakutsiko dute. Gainera, musika eskolak bertaratzeko gonbita egin nahi die adin horretako seme-alabak dituzten gainerako familiei, haurrek zer lantzen duten jakiteko aukera izango baitute horrela. Hauek izango dira saioak:

  • Martxoak 17. Musika eta mugimendua, 5 urtekoak, 17:00etan.
  • Martxoak 17. Musika eta mugimendua, 4 urtekoak, 18:00etan.
  • Martxoak 18. Musika eta mugimendua, 6 urtekoak, 17:00etan.
  • Martxoak 19. Musika eta mugimendua, 5 urtekoak, 17:00etan.
  • Martxoak 19. Musika eta mugimendua, 6 urtekoak, 18:00etan. 

Bestalde, instrumenturen bat jotzen ikasten ari diren ikasleek ere zortzi emanaldi egingo dituzte. 7 urtetik gorako ikasleak dira, eta azken hiletan egin dituzten aurrerapenak ikusi eta entzuteko aukera izango da. Hauek izango dira entzunaldiak:

  • Martxoak 11. Klarineteko entzunaldia, 19:00etan. 
  • Martxoak 13. Saxofoiko entzunaldia, 19:30ean.
  • Martxoak 17. Perkusioko entzunaldia, 19:30ean.
  • Martxoak 18. Gitarrako entzunaldia, 18:30ean.
  • Martxoak 20. Biolineko entzunaldia, 18:00etan.
  • Martxoak 20. Tronpeta, flauta eta txistuko entzunaldia, 19:30ean.
  • Martxoak 21. Pianoko ikasle txikien entzunaldia, 18:00etan.
  • Martxoak 21. Pianoko ikasle helduen entzunaldia, 19:00etan.

Elkartrukea Aralarko ikasleekin

Ikasturte honetan, Danbolin eskolak elkartrukea egingo du Aralar Musika Eskolarekin. Martxoaren 22an, larunbatarekin, Orioko bi soka taldeak, banda gaztea, trikitilariak eta dantzariak Leitzara joango dira, eta 12:00etan kontzertua eskainiko dute hango ikasleekin batera.

Maiatzaren 10ean, aldiz, Aralar eskolako ikasleak etorriko dira herrira, Danbolin Fest jaialdian parte hartzera. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide