Ostiral honetan eskainiko dute 0 eta 4 urte bitarteko haurrentzako Azalerako ipuinak ikuskizuna, Saroa Bikandiren eskutik. Bost zentzumenak baliatuz, abestiz eta hitz-jokoz aberastutako ipuinak kontatuko ditu Bikandik. Gainera, keinuak, dantza eta jolasak erabiliko ditu gaztetxoak literaturara erakartzeko.
Hori horrela, martxoaren 7an izango da jarduera, Kultur Etxean, 17:00etan hasita. Udalak jakinarazi duenez, 0 eta 4 urte bitarteko haurrentzat gomendatutako emanaldia da, baina pixka bat zaharragoek ere hartu dezakete parte. Horretarako, izena eman beharko dute aurretik liburutegian, aste honetan zehar.