Orioko Futbol Taldeak bufandak atera ditu zaleentzat. Horia da alde batetik, eta beltza, bestetik. Orioko F.T. eta sorrera urtea jartzen dio, hau da, 1978.
Orain egun gutxi jarri dituzte salgai, eta berehala agortu direnez, 100 ale gehiago aterako dituzte. Horiek jada erreserbatu daitezke taldeko sare sozialetara idatzita, esaterako, whatsapp kanalera edo Instagram kontura.