Garaipena eta berdinketa erdietsi dituzte asteburuan bi futbol talde nagusiek

Julene Sorarrain

Mendibeltz futbol zelaia (Orioko Udala)

Orioko Futbol Taldeko emakumezkoek 3-1 irabazi diete etxean Goierri Gorriko jokalariei, eta gizonezkoek, berriz, 0-0 emaitzarekin berdindu dute Lasarteko taldearen aurka.

Ohorezko Mailako ligako jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan Orioko Futbol Taldeko emakumezko eta gizonezko seniorrek. Etxean aritu da emakumezkoen taldea, eta 3-1 emaitzarekin irabazi du Goierri Gorri Futbol Taldearen aurka.

Gizonezkoek, berriz, 0-0 emaitzarekin amaitu dute jardunaldia asteburuan Ostadar Saiarre Kirol Taldearen aurka, eta laugarren dira sailkapenean, hurrengo sailkatuari puntu bateko aldea aterata.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide