Espainiako Pertiga Txapelketan hirugarren egin du Joseba Torresek

Onintza Lete Arrieta 2025ko mar. 3a, 09:14

Joseba Torres, eskuinean, brontzezko dominarekin. (Utzitakoa)

Asteburuan Valentzian (Herrialde Katalanak) jokatu da txapelketa, eta oriotarrak bere marka hobetu du, txapelketa bikaina eginda 18 urtez azpikoen kategorian.

Realaren Atletismo Taldean dabilen Joseba Torres oriotarra brontzezko dominarekin etxeratu da Espainiako Pertiga Txapelketatik. 18 urtez azpikoetan dabil lehiatu da Torres joan den asteburuan Valentzian (Herrialde Katalanak) eta bere marka pertsonala hobetzea lortu du, 4,31 metroko jauzia baitzeukan orain arte, eta asteburuan 4,4 metrokoa lortu baitu.

Otsail amaieran ere podiumean ibilia da atleta gaztea, Donostiako Belodromoan 18 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa irabazi baitzuen.

Asteburu honetako lehiarekin amaitu du pista estaliko denboraldia, eta hemendik aurrera, aire libreko denboraldian murgilduko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide