Castroko Traineru Jaitsieran lehiatuko dute Orioren gizonezkoen bi ontziek

Onintza Lete Arrieta

Orioko trainerua, aurtengo Oriaren jaitsieran. (Onintza Lete Arrieta)

Igande eguerdian, gizonezkoen 21 ontzi uretaratuko dira Kantabriako herriko uretan erlojuaren kontra aritzeko.

Aurrera darraite traineruen neguko entrenamenduek, eta hurrengo hitzordua Castro Urdialesen (Kantabria, Espainia) edukiko dute Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariek. Emakumezkoek ez dute bertan lehiatuko, bai, ordea, gizonezkoen A eta B ontziek, bihar eguerdian.

Gizonezko absolutuetan, denera 21 traineru ibiliko dira erlojuaren kontra. Hamargarrena izango da uretaratzen Orio B, eta hemeretzigarrena, berriz, Orio A. Orioko Traineru Jaitsieran etxeko trainerua izan zen bizkorrena, eta bihar lan onari eusten saiatuko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide