Odola emateko aukera izango da bihar Orion

Julene Sorarrain

Herritar bat odola ematen.

Ez da derrigorra hitzordua aurrez hartzea, baina hartzen ez duenak ilaran itxoin beharko du tarte bat egon arte.

Orioko Odol Emaileen Elkarteak jarri du hitzordu berria odol ateraldiak egiteko. Bihar, ostirala, egingo dute ateraldia, anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Odola emateko ez da derrigorra hitzordua aurrez hartzea, baina hartzen ez duenak ilaran itxoin beharko du tarte bat egon arte. Herritarrek informazio gehiago eskuratu dezakete, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Online ere har daiteke hitzordua, gotatanta.eus webgunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide