Udalbatzak otsaileko ohiko bilkura egingo du ostegunean

Julene Sorarrain

Urtarrileko ohiko udalbatzarra.

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo dute, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta urtarrilaren 27ko alkate-dekretuaz eta udalerriko babes akustiko bereziko eremuaren izendapenaz arituko dira, besteak beste.

Udalbatzak ohiko bilkura egingo du bihar, udaletxean, 19:30ean hasita. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

  1. Urtarrilaren 27ko 53/2025 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretuak 3/2025 zenbakidun kreditu-aldaketa onartzen du, kreditua txertatzeko modalitatean. 
  2. Onartzea, egoki bada, Orioko Karela kiroldegirako zenbait kirol-material errentamendu-erregimenean hornitzeko eta instalatzeko kontratua (renting sistema: mantenu eta erosketa aukerarekin) arautuko duten baldintza administratibo partikularraren agiria eta preskripzio tekniko zehatzen agiria, gastua onartzea eta lizitazioa martxan jartzea. 
  3. Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Txara eta Errezabal-Lertxundi bideak Orioko Bide Publikoen Udal Inbentarioan sartzeari. 
  4. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko udalerriko babes akustiko bereziko eremuaren izendapenari: ekintza-plana.
  5. Eskariak eta galderak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide