Urumean oriotarren batela nagusi gizonezko absolutuetan

Onintza Lete Arrieta

Oriotarrak bateletan 2020an. (Orio Arraunketa Elkartea)

Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia jokatu zen atzo, igandea, Donostian, eta Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoak aurreneko aldiz aritu ziren lehia horretan.

Atzo eguerdian jokatu zuten Urumea ibaian (Donostia) Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia Gipuzkoako Arraun Federazioak eta Donostiarra-Kaiarriba elkarteak antolatuta, eta bertan izan ziren Orio Arraunketa Elkarteko hainbat ontzi. Gizonezko absolutuak, esaterako, aurreneko aldiz aritu ziren bateletan, eta beraiek izan ziren, gainera, bizkorrenak (09:44). Zarauztarrak helmugaratu ziren bigarren, 14 segundora, eta San Juan A ontzia, hirugarren, 18 segundora. 

Orioko klubeko gizonezko eta emakumezko jubenilek ere parte hartu zuten (7. eta 10. postuak erdietsi zituzten, hurrenez hurren), baita gizonezko eta emakumezko kadeteek ere (8. eta 14. postuak egin zituzten).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide