Ate irekiak antolatu ditu Oria Bizi elkarteak aste honetarako eta hurrengorako

Onintza Lete Arrieta 2025ko ots. 24a, 10:01

Oria Biziko kide batzuk, artxiboko irudian, arraunean. (Arnaitz Rubio Aprea)

Bi egunetan, hainbat orduz edukiko dute herritarrek elkartea eta horren jarduera gertutik ezagutzeko aukera. Nahi duenak, arraun egiteko parada ere izango du.

Oria Bizi elkarteak aisialdiko arrauna egiten du, eta ate irekien jardunaldia antolatu du aste honetarako eta hurrengorako, beren jarduera herritarrei ezagutarazteko. Nahi duenak arraun egiteko aukera ere edukiko du.

Bi egunetan izango dira ate irekiak: ostiral honetan, otsailak 28, eta hurrengo asteko igandean, martxoaren 9an. Aste honetan, hiru ordu egongo dira aukeratzeko: 16:00, 17:00 eta 18:00. Hurrengo astean, beste hiru: 10:00, 11:00 eta 12:00.

Elkartea ezagutu nahi duenak aurrez zehaztu behar ditu ordua eta eguna honako galdetegia betez. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide