Askotariko emaitzak lortu dituzte Orioko ontziek Gipuzkoako Aulki Mugikorrean

Julene Sorarrain 2025ko ots. 22a, 17:00

Aulki mugikorra Akitanian. (JJ.Portos/Santiagotarrak AE)

Goizean goiz jokatuko dute Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XXIII. Ligako laugarren jardunaldia Legutioko (Araba) urtegian. Bertan izan dira jubenil, kadete, infantil, absolutu eta beterano mailako arraunlariak, eta era guztietako emaitzak lortu dituzte. 

Gaur goizean jokatu dute Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariek Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XXIII. Ligako laugarren jardunaldia. Absolutu eta jubenil mailako arraunlariek 2000 metroko distantzia egin dute; kadeteek, berriz, 1500 metrokoa; eta azkenik, infantilek nahiz beteranoek 1000 metrokoa.

Guztira 31 ontzi uretaratu ditu klubak, eta era guztietako emaitzak lortu dituzte. Lehenengo postua 11 ontzik eskuratu dute; bigarren postua, aldiz, bost ontzik eskuratu dute; hirugarren postuan hiru ontzi geratu dira; laugarren postuan, berriz, ontzi bat bakarrik; eta azkenik, bestela postuak eskuratu dituzte hiru ontzik. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide