Bihar goizean, 09:00tan hasiko da Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XXIII. Ligako laugarren jardunaldia Legution (Araba), eta ohi bezala, Orio Arraunketa Elkarteak ontzi asko uretaratuko ditu: 32, guztira, klubak jakinarazi duenez.
Infantiletan 9 ontzi uretaratuko ditu; kadeteetan 12 ontzi uretaratuko dira; jubeniletan, aldiz, 7 ontzi; absolutuetan beste 2 ontzi; eta beteranoetan, azkenik, 2 ontzi.