Kiloka elkartasun Sahararantz

Onintza Lete Arrieta 2025ko ots. 20a, 13:14

Janari bilketa amaituta, produktuak kaxetan sartu eta eraman dituzte Irunera. 128 kaxa handi eta zortzi txiki bildu dituzte guztira; 2.600 kilo.

Guerara Orio elkarteak amaitu du Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetara bidaltzeko janari bilketa, eta beste behin, elkartasun handia jaso dute herritarrengandik. 128 kaxa txiki eta zortzi kaxa handitan sartu dituzte produktuak, 2.600 kilo guztira, Gukari azaldu diotenez.

Atzo eguerdian sartu zituzten kaxa guztiak kamioi batean, eta Irunera (Gipuzkoa) eraman zituzten. Urtero bezala, Piztu itxaropena lelopean abiatuko da euskal karabana saharar herrirantz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide