Martxoaren 14an, 15ean eta 16an Granollersen (Katalunia) jokatuko da eskubaloiko Erregiaren Kopa, eta han izango dira hiru oriotar: Rocasa taldeko Maria Zaldua, eta Beti Onak taldeko Libe Arruabarrena eta Laida Urbitarte.
Final laurdenetean, Beti Onak Guardesen kontra lehiatuko da, eta Rocasa Gran Canariak, berriz, Bera Bera taldearen kontra.
Bestalde, juniorren Espainiako selekzioko hautatzaileak Arruabarrena deitu du beste hemezortzi kirolarirekin batera entrenatzeko eta lagunarteko partidak jokatzeko. Martxoaren 3tik 9ra egongo dira kontzentratuta, eta partidak Elda Prestigio eta Atticgo Elche taldeen aurka jokatuko dituzte, martxoaren 7an eta 9an.