Orioko Udalak bost lanpostu betetzeko deialdia kaleratu du: obra eta zerbitzuetako brigadaburuaren lanpostua, batetik, eta lau administrari lanpostu, bestetik.
Administrari lanpostuei dagokienez, online egin behar da izen-ematea, lotura honen bidez. Brigadaburuaren prozesuan, berriz, online ez ezik, modu presentzialean ere egin daiteke. Horretarako, formulario hau beteta aurkeztu beharko da udaletxeko bulego nagusian martxoaren 17a baino lehen.
Oposizio lehiaketa bidez egingo dira hautaketa prozesuak. Deialdien oinarriak urtarrilaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituzten, eta atzo, horien laburpena kaleratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean. Horregatik, gaur, otsailaren 18an, zabaldu da izena emateko epea, eta 20 lanegunez egongo da zabalik, martxoaren 17ra arte.