Euskaraldia 2025

Asteazkenean bilduko da berriro Euskaraldiko Orioko lantaldea

Julene Sorarrain

Euskaraldia Orion, duela bi urte. (Guka)

Duela bi aste egin zuen Orioko lantaldeak Euskaraldia antolatzeko bigarren bilera, eta hurrengo hitzordua ere zehaztu dute. Joxe Mari Unanue da Orioko eta Aiako koordinatzailea.

Aurtengo Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era egingo da, eta horren harira, Orioko lantaldea antolaketa bilerak egiten hasi da. Joxe Mari Unanue da Orioko eta Aiako koordinatzailea, eta hark gidatzen ditu bilerak.

Hurrengo hitzordua otsailaren 19an, asteazkenarekin, izango da, 17:00etan Kultur Etxean. Herritar guztiek parte har dezakete talde horietan, eta horixe eskatu nahi die Orioko lantaldeak herritarrei: beren apurra jartzea euskararen alde.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide