Garaipena eta berdinketa erdietsi dituzte asteburuan bi futbol talde nagusiek

Julene Sorarrain

Mendibeltz futbol zelaia (Orioko Udala)

Orioko Futbol Taldeko gizonezkoek 3-0 irabazi diete etxean Hondarribiko jokalariei, eta emakumezkoek, berriz, hiruna berdindu dute Urnietako taldearen etxean.

Ohorezko Mailako ligako hemezortzigarren eta hemeretzigarren jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan Orioko Futbol Taldeko emakumezko eta gizonezko seniorrek. Etxean aritu da gizonezkoen taldea, eta 3-0 emaitzarekin garaipena lortu du Hondarribia Futbol Elkartearen aurka. Hirugarren dira oriotarrak sailkapenean, aurreko sailkatuari bi puntuko aldea aterata.

Emakumezkoek, berriz, 3-3 emaitza lortu dute asteburuan Urnietako Kirol Elkartearen zelaian, eta hirugarren dira sailkapenean, hurrengo sailkatuari puntu bateko aldea aterata.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide