Saioa Peronak irabazi ditu 'Zorretan' antzezlanerako sarrerak

Erredakzioa

Irabazlearen izenean saria jaso zuen herritarra, sarrerekin. (Guka)

Orioko Udalak emandako bi sarrera zozkatu ditu Gukak bazkideen artean, eta irabazlea Saioa Perona izan da.

Hika Teatroak ondu du Zorretan ikuskizuna, eta igande honetan Orioko Kultur Etxeko aretoan izango dira Iñake Irastorza, Miren Gaztañaga eta Jabi Barandiaran aktoreak antzezlana taularatzeko. Emanaldia18:00etan izango da. Gukak, Orioko Kultura sailari esker, sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean, eta Saioa Peronak irabazi du. 

Zorionak!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide