Danbolin eskolako ikasleek Palestinaren aldeko saioan parte hartuko dute etzi

Julene Sorarrain

Danbolin eskolaren emanaldi bat. (Guka)

Emanaldia igandean eskainiko dute, 12:00etan hasita, Donostiako udaletxearen parean.

Euskal Herriko Musika eta Dantza Hezkuntzaren sektoreak Palestinari elkartasuna adierazteko ekimen bat antolatu zuen urtarrilaren 25erako. Ekitaldia, ordea, bertan behera geratu zen eguraldi txarragatik, baino data berria finkatu dute.

Donostiako udaletxearen parean izango da hitzordua, Alderdi Ederren, 12:00etan. Euskal Herriko txoko askotako ikasleekin batera, Orioko Danbolin Musika eta Dantza Eskolako biolineko eta txistuko zenbait ikaslek parte hartuko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide