Lisabo talde irundarra Etxeluze gaztetxean ikusteko aukera izango da otsailaren 22an, larunbata, 22:00etatik aurrera, eta gaur jakinarazi dute sarrerak 10 euroan daudela eskuragarri. Horiek lau lekutan har daitezke: Orion bertan, Kolon Txiki tabernan, Irunen Bloody Maryn, Donostian Kiosko Imanolen, eta Oñatin, Arranon.
Lisaboren aurretik, Inoren Ero Ni taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da.
Bira amaierako kontzertua
Lisabok Orio aukeratu du bira amaierako kontzertuetako bat emateko –hiriburua ez den bakarra–. Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte izeneko bira martxoaren 14an amaituko du Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, eta aurrez, beste lau lekutan entzun ahalko da taldea: otsailaren 6an Valentzian izan ziren, hurrengo egunean Bartzelonan, eta otsailaren 8an, Madrilen.
Orion, esan bezala, otsailaren 22an emango dute kontzertua, Etxeluze gaztetxean.