Danbolin eskolako ikasleek dantza emanaldia eskainiko dute datorren astean

Julene Sorarrain 2025ko ots. 11a, 15:00

Danbolin musika eskolako ikasleen emanaldi bat. (Guka)

Otsailaren 23an, igandearekin, egingo dute dantza-ekitaldia Karela kiroldegian. Aurten, ordea, bi txandatan banatzea erabaki dute, "emanaldi jendetsua" izan ohi delako. Hori horrela, lehen txandan 4 eta 6 urte bitarteko ikasleek dantzatuko dute, eta bigarrengoan, aldiz, 7 eta 13 urte artekoek.

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek dantza emanaldia eskainiko dute otsailaren 23an, igandearekin, Karela kiroldegian. Aurten, ordea, emanaldia bi txandatan banatzea erabaki dute: lehena 13:00etan hasiko da, eta bigarrena, aldiz, 17:00etan.

Lehen txandan 4 eta 6 urte bitarteko 77 ikaslek hartuko dute parte. Hauek euskara oinarri hartuta prestatu dituzte koreografiak. Bigarren txandan, berriz, 7 eta 13 urte bitarteko 119 dantzari igoko dira oholtza gainera, euskal dantzak eta bestelako koreografiak interpretatzera. Dantzariekin batera izango dira musika eskolako ikasle eta irakasleak, emanaldia girotzen. Gainera, Harribil dantza-taldeak ere parte hartuko du ekitaldian, gonbidatu gisa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide