Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da, eta egun horren bueltan mobilizazioak eta beste hainbat jarduera antolatu ohi ditu Orioko mugimendu feministak.
Hala, ostiral honetarako deitu dute Martxoaren 8a antolatzeko asanblada irekia. Hitzordua Saregile emakumeen etxean izango da, 18:30ean hasita.