Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutela 50 urte beteko dira otsailaren 27an eta, horren harira, Orioko saharar komunitateak Sahararen eguna ospatuko du larunbat honetan. 12:00etan, udaletxeko balkoian, ikurrinarekin batera Mendebaldeko Saharako bandera jarriko dute Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatzeko, eta hainbat emakume balkoira igoko dira euren irrintzia plazan barrena zabaltzeko. Gainera, 12:30etik aurrera, zuzeneko musika izango da Saharako jatorria duen musika talde baten eskutik.
Ondoren, 13:00etan, Saharako janaria eskainiko dute plazan jarriko duten haiman: pasta gozoak euro batean eta haragi pintxoa 7 eurotan egongo dira salgai. Bildutako dirua Saharako errefuxiatu kanpalekuetako familia behartsuen artean banatuko dute.