Sestaoko Kaiku Arraun Kirol Elkarteak antolatuta, Julian Enrikeren Omenezko XVI. Traineru Jaitsiera jokatu zuten atzo goizean. Beteranoak, gazteak, neskak eta seniorrak uretaratu ziren, eta bertan izan ziren Orioko Badok13 beteranoen taldeko A eta B traineruak.
Guztira 16 traineru lehiatu ziren beteranoen kategorian, eta lehenengo postua Badok13 taldeko lehenengo ontziak eskuratu zuen, 13:50,14 denborarekin. Bigarren postua, aldiz, Mundakako traineruak eskuratu zuen, eta hirugarrena, berriz, Iberiako A traineruak. Orioko taldeko bigarren ontziari dagokionez, lehenengo postua lortu zuen B ontzien arteko sailkapenean, 15:06,00 denborarekin.