Asteburu borobila Orioko Futbol Taldeko neska-mutilentzat

Julene Sorarrain

Orioko futbol klubeko nesken taldea. (Utzitakoa)

Gorengo Mailako bi taldeek eskuratu dute garaipena asteburuan.

Bolada onean dabiltza Orioko futbol klubeko emakume eta gizon seniorren taldeak: izan ere, amaitu berri den asteburuan ere garaipena lortu dute bi taldeek.

Aitor Arregiren neskek Debagoiena Bailararen aurka 2-1 irabazi dute partida, eta Joseba Agirreren mutilek, berriz, 2-3 Getariako Keta Babyautoren kontra etxetik kanpo.

Datorren asteburuari dagokionez, mutilek Hondarribia hartuko dute etxean. Neskek, aldiz, Urnietaren aurka jokatuko dute etxetik kanpo.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide