Txurrumuski Kultur eta Aisialdi Gazte Elkarteak antolatuta, dantza eta kantu ikuskizuna egingo dute aurtengo inauterietan. Festa martxoaren 1ean ospatuko dute, eta elkarteak egun osorako egitaraua prestatu du.
Hori horrela, elkarteak dei egin die adin guztietako herritarrei ekitaldian parte hartzera, "nahi duzuen mozorro, talde eta abestirekin". Herritarrek, aukeratutako abestiarekin, nahi duten ikuskizuna eskaini ahalko dute, besteak beste, dantza, antzerkia edo karaokea.
Emanaldiak arratsaldeko 17:30etik aurrera hasiko dira, Herriko Plazan. Izena ematerako orduan, taldearen izena eta abestia jakinarazi beharko zaie antolatzaileei. Epea otsailaren 23ra arte egongo da zabalik, eta Ametsa gaztelekuan edota Ludotekan egin daiteke. Bestalde, elkarteak jakinarazi du sariak banatuko dituztela parte-hartzaileen artean.