DJ saioak izango dira larunbat honetan Etxeluze gaztetxean

Julene Sorarrain 2025ko ots. 6a, 15:00

Etxeluze gaztetxea.

Otsailaren 8an, larunbatarekin, gaueko 23:00etatik goizeko 06:00 arte izango da festa gaztetxean. Sarrerak bost euroan erosi daitezke.

Orioko Etxeluze gaztetxeak antolatuta, festa giroa izango da larunbat honetan. Izan ere, bost DJ saio eskainiko dituzte, gaueko 23:00etatik goizeko 06:00 arte.

Disko jartzaileei dagokienez, Anartz, Xanta, Illarra eta Saizar arituko dira gaztetxea girotzen. Sarrerak bost euro balio du, eta egunean bertan erosi daiteke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide