Gaurtik salgai daude 'Zorretan' antzezlanerako sarrerak

Onintza Lete Arrieta 2025ko ots. 5a, 13:28

Barandiaran, Irastorza eta GaztaƱaga. (Hika Teatroa)

Iñake Irastorza aktore oriotarra da protagonistetako bat, eta emanaldia datorren astean izango da, igandearekin. Zaintza, maitasuna eta amatasuna ditu oinarri obrak.

Zorretan antzezlana Orion ikusteko aukera izango da hurrengo astean, otsailak 16, igandearekin, eta udalak gaur jarriko ditu salgai sarrerak. Horiek 16:00etatik aurrera eskuratu ahalko dira Turismo Bulegoan, 10 euroan. Pertsonako gehienez lau sarrera hartzea egongo dela jakinarazi du erakundeak.

Iñake Irastorza aktore oriotarra da antzezlaneko protagonistetako bat, eta harekin batera igoko dira taula gainera Miren Gaztañaga eta Jabi Barandiaran. Emanaldia 18:00etan izango da, Kultur Etxean.

Zaintza, maitasuna eta amatasuna oinarri

Udalak azaldu duenez, Hika Teatroak 35 urte egin ditu, eta urteurrena ospatzeko sortu dute Zorretan antzezlana. Zaintza, maitasuna eta amatasuna oinarri dituen obra, eta egoera komiko, zentzugabe eta surrealista ezberdinen bidez, iraganera, orainera eta etorkizunera egingo du jauzi emakume batek. Horren senarra eta ama izango dira narrazioko beste bi protagonistak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide