Fede topaketa egingo dute igandean, Zazpi Kale mugimenduak antolatuta

Julene Sorarrain 2025ko ots. 5a, 16:30

San Juan ermita. (Utzitakoa)

Saioa Orioko San Juan ermitaren kanpoan eskainiko dute, eta bertan "Bibliako hausnarketei eta bizitzako gai garrantzitsuei buruz" arituko dira.

Zazpi Kalea mugimenduak antolatuta, fede topaketak egingo dituzte otsailaren 9an eta 16an, igandearekin, arratsaldeko 17:00etan. Saioak Orioko San Juan ermitaren kanpoan eskainiko dituzte, eta bertan "Bibliako hausnarketei eta bizitzako gai garrantzitsuei buruz" arituko dira.

Antolatzaileek jakinarazi dute kafea eta edari beroak eramango dituztela bertaratzen direnentzako. Gainera, musika ere egongo da "Jainkoari eskerrak emateko", eta baita "Jainkoaren hitzaz hausnartzeko" ere.

Informazio gehiago eskuratzeko, herritarrek 688 72 29 93 zenbakira idatzi edota deitu dezakete.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide