Herriko kaleak alaitu dituzte Zaraguetako ikasleek santa eskean

Julene Sorarrain 2025ko ots. 4a, 14:40

Goizeko 10:30 aldera abiatu dira ikastetxetik, trikitilarien eta bertsolarien konpainian, eta bost geldialdi egin dituzte herrian zehar. Arratsaldean ikastolakoen txanda izango da, Errikotxia bersto eskolako kideekin batera.

Santa Ageda egunaren bezpera da gaur, eta Zaragueta Herri Eskolako gaztetxoak santa eskean atera dira, baita hainbat herritar ere, makilak eskuetan, koplak eta bertsoak elkarrekin kantatzeko.

Goizeko 10:30 aldera abiatu dira ikastetxetik, trikitilarien eta bertsolarien konpainian, eta bost geldialdi egin dituzte herrian zehar, hala nola, Sukia taberna aurrean, AEK euskaltegian, adinekoen eguneko egoitzan, herriko plazan eta kultur etxe parean. 

Orioko Herri Ikastolakoek, aldiz, 18:00etan jarri dute hitzordua. Ikastola aurreko plazoletan elkartu, eta kalez kale ibiliko dira kantuan, Errikotxia bertso eskolako kideekin batera. Herriko Plazan amaituko dute santa eskea.

Argazkiak: Zaragueta Herri Eskola eta Onintza Lete Arrieta. 

Bideoa: Onintza Lete Arrieta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide