Txurrumuskik inauterietako karrozen eta mozorroen lehiaketa antolatu du

Julene Sorarrain 2025ko ots. 4a, 10:00

Inauteriak Orion duela urte batzuk. (artxiboko irudia)

Herriko kaleak "kolorez eta alaitasunez" betetzeko helbururarekin, elkarteak dei egin die herritarrei karrozak eta mozorroak sortzeko.

Gutxi falta da Inauteriak hasteko, eta Txurrumuskik dagoeneko martxan jarri du ospakizunerako egitaraua.

Herriko kaleak "kolorez eta alaitasunez" betetzeko helbururarekin, elkarteak dei egin die herritarrei karrozak eta mozorroak sortzeko: "Jarri irudimena martxan eta sortu karroza harrigarri eta dibertigarri bat". 

Bestalde, elkarteak jakinarazi du egun osoko jaia antolatuko duela, "goizetik hasi eta iluntzera arte", bazkaria barne. Gainera, sari banaketa egingo dute karroza eta mozorro onenak sortzen dituztenentzako. 

Informazio gehiago zabalduko dute aurrerago egitarauaren inguruan. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide