Orioko Futbol Taldeko mutilek garaipena lortu dute asteburuan

Julene Sorarrain

Orioko futbol klubeko mutil seniorren taldea. (Utzitakoa)

Gorengo Mailako mutilek eskuratu dute garaipena, Usurbilen aurka lehiatu ostean. Neskei, aldiz, atsedena tokatu zaie.

Bolada onean dabiltza Orioko futbol klubeko seniorren taldeak: izan ere, amaitu berri den asteburuan ere garaipena lortu dute mutilek. Joseba Agirreren taldeak Usurbilen aurka 2-0 irabazi du partida, etxean jokatuta. Aitor Arregiren neskek, aldiz, atsedena izan dute asteburu honetan.

Datorren asteburuari dagokionez, mutilak Getariaren aurka lehiatuko dira etxetik kanpo. Neskek, aldiz, Debagoiena hartuko dute etxean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide