Lehenengo postuak eskuratu dituzte Orioko arraunlariek Portugaleteko jaitsieran

Julene Sorarrain 2025ko ots. 3a, 10:30

Orio Arraunketa Elkarteko emakume seniorrak. (OAE)

Orioko klubeko emakume seniorren trainerua uretaratu zen lehiaketan, baita Badok13 taldeko beteranoen trainerua ere. Bi taldeek garaipena lortu zuten lehiatutako bi mailatan.

Portugaleteko XIII. Traineru Jaitsieran lehiatu ziren asteburuan Orioko arraunlariak. Guztira 47 ontzik parte hartu zuten hainbat kategoritan. Oriori dagokionez, arraunketa elkarteko emakume seniorren trainerua lehiatu zen, baita Badok13 taldeko beteranoen trainerua ere. Senior emakumeek eta beteranoek 4.000 metroko distantzia burutu zuten.

Hori horrela, Orioko arraunlariek asteburu bikaina izan zuten. Badok13 taldeko traineruak lehenengo postua eskuratu zuten beteranoen mailan, 12:20,79 denborarekin. Emakumezkoen kategorian 12:43,45 denborarekin irabazi zuten Orio Arraunketa Elkartekoek, 4.000 metroko distantzia egin ostean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide