Tindufeko kanpalekuetako errefuxiatuei laguntzeko produktu bilketa egin dute Orion ere

Maria Maya Manterola

Herriko plazan jarri zuten bilketa puntua, atzo, zapatua. (Jokin Uranga)

Egunerokoan beharrezkoak diren zenbait produktu bildu zituzten atzo goizean Herriko plazan. Piztu itxaropena lelopean jarri dute martxan aurtengoan ere euskal karabana, eta egitasmoarekin bat egin dute oriotarrek.

Piztu itxaropena lelopean, Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren milaka herritarrei laguntza emateko euskal karabana martxan jarri dute aurtengoan ere, eta beste zenbait herritan bezala, Orion ere bat egin dute egitasmoarekin.

Atzo, larunbata, Herriko plazan izan ziren boluntarioak, 11:00etatik 13:00ak bitarte, egunerokoan beharrezkoak diren produktuak biltzen: arroza, dilistak, babarrunak, pasta, hegaluze-latak, sardinak, azukrea, medikamentuak eta hilerokorako konpresak. Oriotarrek beren ekarpena egin dute beste behin ere Saharako errefuxiatuak laguntzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide