Irakurketa goiztiarra bultzatzeko saioa antolatu dute astelehenerako

Maria Maya Manterola

Haur bat ipuin bat irakurtzen. (Pixabay)

Saioa 17:30ean izango da, udal liburutegian. Parte hartzeko, aurrez izena ematea beharrezkoa dela jakinarazi dute.

Irakurketa goiztiarra sustatzeko saioa antolatu du Haurreskolak astelehenerako, hilaren 3rako. Saioa 17:30ean izango da, eta hogei lagunentzako tokia dagoela eta, aurrez izena ematea beharrezkoa da, udal liburutegira jota.

Liburu Baby Kluba izenpean antolatzen ditu Mestiza elkarteak saioak helburu berarekin Gipuzkoako liburutegietan, eta iazko bi saioek izan zuten arrakasta ikusita, Haurreskolak hartu du orain antolatzeko ardura. 0 eta 3 urte arteko haurrei eta beren gurasoei bideratuta dago.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide