Orioko Etxeluze gaztetxeak antolatuta, festa giroa izango da datorren larunbatean. Izan ere, bost DJ saio eskainiko dituzte, gaueko 23:00etatik goizeko 06:00ak arte.
Disko jartzaileei dagokienez, Anartz, Xanta, Illarra eta Saizar arituko dira gaztetxea girotzen. Sarrerak bost euro balio du, eta egunean bertan erosi daiteke.