Zaharren Babeslekua aste honetan ari da urteko kuota kobratzen bazkideei, eta gogorarazi du 2024ko abenduaren 31 baino lehen 80 urte bete zituztenek ez daukatela kuotarik ordaindu beharrik bazkide izateko.
Gaur eta bihar izango dira kuota ordaintzeko azken egunak. 10 euro ordaindu behar dira, Zaharren Babeslekuan bertan.
Elkarteko kideek jakinarazi dute "aurreneko aldiz" 1.000 bazkideren langa gainditu duela herriko jubilatuen elkarteak.