Otsailaren 8an eta 9an Ourenseko (Galizia) Castrelo de Miño udalerrian jokatuko dituzte arraunketa olinpikoko bi Espainiako Txapelketa.
Larunbatean Ibilbide Luzeko Espainiako Txapelketa jokatuko dute, baina Orioko klubak ez du oraindik zehaztu zenbat arraunlarik hartuko duten parte. Bestalde, igandean, Espainiako Autonomien arteko Txapelketak jokatuko dituzte, eta Euskal Selekzioa bertan izango da. Selekzioa ordezkatzeko Orio Arraunketa Elkarteko hamar arraunlari eta lemazain bat, eta bi ordezko hautatu dituzte.
Horren harira, asteburu honetan, otsailak 1ean eta 2an, azken prestaketak egingo dituzte Legution (Araba), Galizian emaitza "txukunak" egin lortu izateko.