Orioko Zaharren Babeslekuak joan den astean, hilaren 22an, egin zuen urteko batzar nagusia, eta zuzendaritzako kideek jakinarazi dute dena aho batez onartu zela. Txomin Iribarrek jarraituko du elkarteko presidente karguan, baina zuzendaritzan bada aldaketarik: Cristina Salsamendik kide izateari utzi dio, eta haren ordez, Isabel Etxeberria sartu da zuzendaritzan.
Sei puntu izan zituzten mahai gainean bilkuran, besteak beste aurreko batzar nagusiko akta irakurtzea eta onartzea; ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2024ko balantzea; eta 2024ko jardueren memoria aurkeztea.